miércoles, 28 de enero de 2009
EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRA
Gaur, bideo hau jarri dut. Horren arrazoia, gaur egunean gertatzen den arazo bat dela eta egunero, komunikabide guztietean agertzen den berria delako.Bideo hau, "youtube"-tik hartutakoa da. Bereziki hau aukeratu dut, emakumearen egoeraz zer gertatzen ari den jakiteko.Izan ere, hilabete batean, emakume asko hiltzen dira euren gizonek erabiltzen duten indarkeriengatik.Emakume gehienak beldurra sentitzen dute eta horren ondorioz, euren bizimodua beldurraz beteta dago eta ez dira kapazak arazo hori kondenatzen.
Horregatik, danon laguntzaz borrokatu behar dugu biolentziarik ez egotea eta batez ere, emakumeenganako indarkeriaren aurka.
Arazo honetaz, gure gizartea kontzientziatu behar da!!!
martes, 27 de enero de 2009
EMAKUMEAREN IRUDIA IRAGARKIETAN

Gaur, gai oso garrantztitsu batez mintzatuko naiz, izan ere, emakumeak komunikabideetan.
Emakumearen papera edo perfila oso garrantzitsua izan da bai iragarki edota komunikabideen munduan.Izan ere, kasu askotan izan baita kritikatua emakumearen erabilera zenbait iragarkietan.Horregatik, hitz egingo dugu zer nolako eragina duen gure gizartean horrelako iragarkiekin.
Harrigarria da, gaur egun emakumearen edertasuna, argaltasuna,... azpimarratzea izan ere, hori ez baita garrantzitsuena. Iragarki gehienetan, bai telebistan bai egunkarietan bai albisteetan,bai interneten ere emakumeen estereotipo nekagarriak agertzen direla: emakumea gizonen menpe egotea,edota biolentziara jotzea ...hori lotsagarria da gaur eguneko gizarte batean.
Azken finean, iragarki horren bitartez eragin oso handia izango gure gizartean eta emakumeen artean hain zuzen ere, neska gazteen artean. Gaur egun neska gazte baten ametsa argala,ederra eta modelo munduan sartzea izango litzateke.Horren erruduna da, Komunikabideak dira, bertan agertzen diren emakumearen irudiagatik (beti argala, polita...).Eta guzti horrek ondorio latzak ekartzen ditu batez ere, arazo psikologikoak (konplejuak,anorexia...).
jueves, 8 de enero de 2009
INDARKERIA SEXISTARI BURUZKO OKER BATZUK
Joan den astean, gure herrialdean berriki gertaturiko eraso sexistarik bortitzenetako biren berri jakin dugu: batean, emakume gazte bat hil du bikotekideak, Santurtzin; bestean, sexu eraso bortzitza egin diote emakume gazte bati, Bilbon. Zoritxarrez, asteroko estatistika askoz ere zabalagoa da, nahiz eta bi gertaera horiek komunikabide guztietan agertu diren, beren gordinkeria eta lazgarrikeria guztiagatik. Seguruenik, herritar asko lotsaturik eta haserre sentituko gara, ikusirik mundu honetan emakume izatea arrisku larria dela oraindik ere. Orain, erasotzaileak salatu eta arbuiatu besterik ezin dugu egin, eta biktimei elkartasuna eta konpromisoa adierazi, baina berandu da jadanik. Bitxia da, baina kasuetako bat genero indarkeriako epaitegi deitzen zaien horietako batean epaituko dute -deitura okerra da inondik ere, gakoa sexismoa baita-, eta bestea, berriz, sexu erasoa, ez dute genero indarkeriatzat joko.
Azken urteotan, ikusi dugu agerian geratu dela harreman afektiboetan gertatzen den indarkeria sexista, baina horrek ekarri du indarkeria sexista zatika ikustea, bere osoan ikusi beharrean.
Munduan ba al da indarkeria espezifiko bat emakumeen kontra, emakume izateagatik? Erantzuna, zoritxarrez, baiezko borobila da.
Nondik dator? Indarkeria horren sorburua, azken 30 eta gehiago urtean organizazio feministek salatu dugun bezala, sexismoa da, eta ez besterik; sexismoa indartu egiten da indarkeria erabilita, eta, era berean, sexismoarentzat irauteko tresna bat da indarkeria. Sexismoak jokabideak (generoa) zehazten segitzen du, eta boterea banatzen, sexuen arabera.
jueves, 18 de diciembre de 2008
EMAKUMEA SAHARAN
Gaur, saharako emakumeari buruzko hitz egingo dut. Batez ere, orain dala gutxi han egon nazelako eta euren lurraldeak zapaldu dodalako.
Han egon nazen egunak oso intresgarriak, politak,lasaiak,... izan direlako eta batez ere, baketsuak eta pozaz beteak.
Bueno emakumearen esparruari dagokionez, emakume saharauiak emakume euskaldun batekin konparatuz esan dezaket eskubide gutxiago dutela hau da, askatasun gutxi dute.
Adibidez, lan munduan eskubide gutxi dute bakarrik irakasle moduan lan egin ahal dute edo matrona (medikuntza) izan baina esan behar dut, matrona gutxi daudela.
Bestetik, jazteko eran ere, beharrezkoa dute "melfha" eroatea. Izan ere, hilerokoa jaisten zaionean (emakumea egiten diren momentutik) "melfha" jartzen dira.
Amaitzeko aipatu beharra dago, maitasunari dagokionez, bikotekidea dutenean baita mugatutak ere dagoz. Hau da, bikotearekin batera egoteko bide bakarra ezkontza da.Askatasuna lortzeko bide bakarra ezkontza da.
Nire iritziz, emakumearen egoera oso gogorra da baina esan behara dago ere, emakumea papel garrantzitsua markatzen duela familian nahiz ete oso mugatutak egon.
jueves, 20 de noviembre de 2008
LESBIANA ARABIARRAK ITZALETIK ATERA DIRA
Nire ustez, berri honek munduko errealitatea erakusten digu nahiz eta, batzuetan hain gogorra izanik. Ez dut ulertzen zelan emakume hauek haien homosexualitatea isilpean edukitzea egia da, beste kultura eta lege batzuk dituela.
jueves, 13 de noviembre de 2008
ZER DA FEMINISMOA?

Feminismoa emakumeen esperientzian oinarritutako eta iraganeko eta gaur egungo erlazio sozialak kritikatzen duen teoria sozialeta praktika politikoen multzo bat da. Gehienbat, feminismoak gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasuna kritikatzen du eta emakumeen eskubideen sustapena aldarrikatzen du.
Teoria feministek sexuaren, sexualitatearen eta botere sozial, politiko eta ekonomikoaren arteko erlazioa zalantzan jartzen du.
Buruzagi feminista asko emakumeak izan diren arren, emakume guztiak ez dira feministak eta feministak guztiak ez dira emakumeak. Feminista batzuek gizonek mugimenduko garrantzizko postuetatik at egon behar luketela uste dute, baina gehienek gizonekiko elkartasuna bilatzen dute.
Feminismoa mendebaldeko gizarteetako mugimendua izan da batik bat XX. mendean. Feministek mugimenduak gainontzeko herrialdeetan XXI. mendean eragitea espero dute.
Informazio hau "Wikipedia"tik jasota dago.
jueves, 30 de octubre de 2008
ETIOPIAKO EMAKUMEAK
Hemen uzten dut youtube-ko bideoa bat, non Etiopiako emakumeari buruz hitz egiten duena.Bideo honetan, emakume Etiopiarren kultura eta haien egoera azlatzen du batez ere, bertoko hezkuntza oinarrituz.
Bestetik, bideo honetan ere, bi nesken esperientzia kontatzen du zelan medikutza ikasketak ikasten ari direla eta zelan haien bizimodu aldatzeko unean dauzela (ezkontza).Bertan, neskak oso gazte ezkontzera behartuta daude, bideoan esaten duen moduan heziketan dago kakoa.
Nire ustez, interesgarria iruditzen zait beste lurraldeko emakumearen egoera eta kultura ezagutzea.Eta baita hezkuntza sistema ere. Hain zuzen ere, zelan funtzionatzen duen nahiz eta desberdina izan.



