«Emakumeen aurka gure ingurunean ematen ari diren erasoak areagotuz doazelako» eta egoera hau salatzeko, agerraldia egin dute zenbait erakundek: Bilgune Feminista, Sanblaspeko Gazte Asanblada, Jatorkin ete Ereitek, hain zuzen ere.«Kezkaz begiratzen diogu errealitate gordin honi, baina batik bat, kezka sortzen digute gazteen artean ematen ari diren eraso sexistek», esan zuen Bilgune Feministako partaidea den Oihana Lopetegik agerraldian.Lau taldeek irakurritako komunikatuan, 16, 17, 18, 20, 25 urteko mutilek «neskak eraso-tzen jarraitzen dutela egun gure herrian, XXI. mende honetan» aipatzen zen. «Eta horren sustraiak egungo sistema patriarkalean topatuko ditugu. Haur garenetik esaten zaigu zein jostailurekin jolastu behar dugun mutila ala neska izan; ama sensibleak eta aita ausart eta babesleak izan behar dugula errepikatzen zaigu behin eta berriz.».Lau taldeen ustetan, ez dago askatasun eta aniztasun erreal baterako lekurik egungo jendartean, «bestelakorik esaten bazaigu ere». Parekidetasun eza horren erakusle bortitz eta larriena da emakumeen aurkako indarkeria. Emakume izate hutsagatik erasotuak gara egun oraindik. «Denok aldatu behar dugu botere harremanetan oinarritzen den jendarte hau; bakoitzak bere tokitik baina denon egitekoa da, jatorria edonolakoa izanda ere», bukatu zuten esaten. «Guztion esku dago jendarte juxtuago bat eraikitzea, non gizon eta emakumeok eskubide eta aukera berdintasunean biziko garen».
Berri hau sareatik hartutakoa da, hain zuzen ere,http://www.diariovasco.com/20090130/tolosa-goierri/emakumeen-aurkako-erasoak-salatu-20090130.html.
No hay comentarios:
Publicar un comentario