jueves, 13 de noviembre de 2008

ZER DA FEMINISMOA?


Feminismoa emakumeen esperientzian oinarritutako eta iraganeko eta gaur egungo erlazio sozialak kritikatzen duen teoria sozialeta praktika politikoen multzo bat da. Gehienbat, feminismoak gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasuna kritikatzen du eta emakumeen eskubideen sustapena aldarrikatzen du.


Teoria feministek sexuaren, sexualitatearen eta botere sozial, politiko eta
ekonomikoaren arteko erlazioa zalantzan jartzen du.
Buruzagi feminista asko emakumeak izan diren arren, emakume guztiak ez dira feministak eta feministak guztiak ez dira emakumeak. Feminista batzuek gizonek mugimenduko garrantzizko postuetatik at egon behar luketela uste dute, baina gehienek gizonekiko elkartasuna bilatzen dute.
Feminismoa mendebaldeko gizarteetako mugimendua izan da batik bat XX. mendean. Feministek mugimenduak gainontzeko herrialdeetan XXI. mendean eragitea espero dute.

Informazio hau "Wikipedia"tik jasota dago.

No hay comentarios: