martes, 3 de febrero de 2009

EMAKUMEAREN BAZTERTZEAREN AURKA ,LEGE BERRIAK ERALDATZEN
















-Emakumeak baztertzearen aurka egiteko
eta sexuen arteko berdintasuna
aldezteko hezkuntza neurriak dakartzate
lege horiek guztiek.

-Neurriok ikastetxeetan gauza daitezen, ardura
berriak hartu behar ditugu.

-Jadanik hainbat irakaslek, hezkuntza
komunitatearen lankidetzarekin, eskola
eraldatzen ari dira benetan.

-Parte har ezazu sexuen arteko
berdintasunerako neurri horiek eta beste
batzuk aurrera eramaten.

BURKA

Gaur, "burka"-ri buruz hitz egingo dut."Burka" hitza arabiatik dator, izan ere, emakumeak erropa tradizional moduan erabiltzen dute lurralde musulman batzuetan.Lehenengo "burka" mota belo baten antzekoa da, non aurpegi guztia estaltzen du baina, begietan zulo bat dute kanpokoa ikusteko.Beste burka mota, "burka afgano" moduan ezagutzen da, hau bai gorputz guztia eta aurpegia estaltzen du osoz. "Burka completo" izenarekin ezagutzen dena, Afganistan-en talibanen aginpean beharrezkoa egin zan. Emakumeak bakarrak dira "burka" erabiltzen dutenak, haien erabilera zan euren gorputza eta aurpegiaren edertasuna estaltzea beste gizonak ez tentatzeko. Horrela, burkaren erabilpena, klase altua zutenak bakarrik erabiltzen zuten eta honek herritik isolatzen ziren besteen begiradak baztertzeko.Handik urte batzuk aurrera, burkaren erabilpena herri osoan baieztatu zen.

Amaitzeko, gai honi buruzko bideo bat jarriko dizuet obeto ulertzeko.Bideo hau, Youtube programatik hartutakoa da.Baina, berri hau eitb-eko programan hartutakoa da.

EMAKUMEEN AURKAKO ERASOAK SALATU DITUZTE BILGUNE FEMINISTA , SANPLASPEKO, JATORKIN ETA EREITEK

«Emakumeen aurka gure ingurunean ematen ari diren erasoak areagotuz doazelako» eta egoera hau salatzeko, agerraldia egin dute zenbait erakundek: Bilgune Feminista, Sanblaspeko Gazte Asanblada, Jatorkin ete Ereitek, hain zuzen ere.«Kezkaz begiratzen diogu errealitate gordin honi, baina batik bat, kezka sortzen digute gazteen artean ematen ari diren eraso sexistek», esan zuen Bilgune Feministako partaidea den Oihana Lopetegik agerraldian.Lau taldeek irakurritako komunikatuan, 16, 17, 18, 20, 25 urteko mutilek «neskak eraso-tzen jarraitzen dutela egun gure herrian, XXI. mende honetan» aipatzen zen. «Eta horren sustraiak egungo sistema patriarkalean topatuko ditugu. Haur garenetik esaten zaigu zein jostailurekin jolastu behar dugun mutila ala neska izan; ama sensibleak eta aita ausart eta babesleak izan behar dugula errepikatzen zaigu behin eta berriz.».Lau taldeen ustetan, ez dago askatasun eta aniztasun erreal baterako lekurik egungo jendartean, «bestelakorik esaten bazaigu ere». Parekidetasun eza horren erakusle bortitz eta larriena da emakumeen aurkako indarkeria. Emakume izate hutsagatik erasotuak gara egun oraindik. «Denok aldatu behar dugu botere harremanetan oinarritzen den jendarte hau; bakoitzak bere tokitik baina denon egitekoa da, jatorria edonolakoa izanda ere», bukatu zuten esaten. «Guztion esku dago jendarte juxtuago bat eraikitzea, non gizon eta emakumeok eskubide eta aukera berdintasunean biziko garen».

Berri hau sareatik hartutakoa da, hain zuzen ere,http://www.diariovasco.com/20090130/tolosa-goierri/emakumeen-aurkako-erasoak-salatu-20090130.html.

NIRE POWER POINT -SLIDESHARE-


Power Point hau,nik egindakoa da slideshare programa erabiliz.Power Point honetan,emakumea edertasunaren irudiari buruzkoa da eta horretarako,argazki batzuk jarrin ditut musika baten bitartez.

OHARRA:Power Point hau ezin izan dut youtube programara eta horregatik, slideshare programatik igon dut.

domingo, 1 de febrero de 2009

EMAKUMEA -POWER POINT-

Slideshare zerbitzua erabiliz emakume buruzko power point-a aurkitu dut sarean.Bertan, ikusten da zelan emakumeak askatasun osoa duela bere gorputzarekin nahi duena egiteko.Eta inor ez du eskubidea emakumeari jotzeko, hiltzeko, abusatzeko...
Mujer
View more presentations from eva04. (tags: aborto)

sábado, 31 de enero de 2009

GURE BAITAKO PUTAK

Pasa den urtearen amaieran, jostailu sexisten harira idatzi nuen artikuluan, prostituta itxura ematen dieten Barbie panpinak neskentzako eredu desegokiak izan zitezkeelako eztabaida utzi nuen airean. Konplexua da prostituzioaren fenomenoa, eta hamaika irakurketa mota egin liteke haren inguruan; irakurketa ekonomikoak, juridikoak, soziologikoak, antropologikoak, eta abar. Hala ere, gaur, prostitutaren irudiak, eta estigma hori jasatearen beldurrak, emakumeongan duen eraginaz hitz egin nahi dut. Prostitutaren irudiaren indar arautzaileaz.

Prostituta izatea, hobeto esanda, prostituta moduan lan egitea, emakume bati gerta dakiokeen gauzarik okerrena dela esan izan digute. Diruaren truke norberaren gorputza saltzeak aukerarik desesperatuena izan beharko lukeela. Prostituta, azken finean, behar bezalako emakume baten antitesia da, eta horregatik ibili izan ohi gara emakumeok estigma horretatik ihesi, ez ditzatela gure portaerak gaizki ulertu, ez gaitzatela haiekin nahastu. Eta, izuturik, zenbat aldiz jarri ote dizkiogu mugak geure buruari? Eraginkorra da benetan beldurraren estrategia.

Baina planteamendu eta beldur horien oinarrian dauden ideiak ikuspegi feminista batetik aztertu beharko genituzke, prostituzioaren eta prostituten inguruko jarrera horiek emakumeon gorputzaren, sexualitatearen eta plazeraren irakurketarik tradizionalenean sustraitzen baitira sarritan.
Emakumeon sexualitatea sakralizatzen da, eta sexu harremanak izateko eredu hegemonikotik (bikote monogamoa, fideltasunean eta maitasunean oinarritua) aldentzen dena zigortzen. Horregatik guztiagatik, zalantza dut prostituzioaren aurka sutsu egiten duten zenbaitentzat prostituzioa bera baino salagarriago ez ote den prostituzioak errepresentatzen duena. Bere borondatez, eta borondatearena azpimarratu nahi dut, sexu langilea den emakumearentzat bere gorputza lan tresna da eta ez tenplu sakratua; pertsona ezberdinekin sexu harremanak izatea eta zerbitzu horren truke dirua jasotzea bere erabakia da. Kasu honetan, prostituta ez da emakume ahula, biktima edo pasiboa, bere gorputzari (eta bizitzari) buruz erabakiak hartzen dituen pertsona baizik.

Nire ustez,prostitutaren irudia lotsatik eta gupidatik aldentzen badugu, prostituzioari beste edozein lani adinako balioa ematen badiogu, emakumeon portaerak arautzeko duen karga sinbolikoa galtzen du.

Berri hau, internetetik hartutakoa da bereziki, berria egunkaritik.

www.berria.info



jueves, 29 de enero de 2009

PROSTITUZIOA: NEGOZIO ILUN BATEN BEGIRADA LAUSOTUA



Inprimatu E-posta
Gizartean aurki daitezken errealitate izkutuen artean, prostituzioa dugu deitoragarrienetakoa. Nolanahi ere, bezeroen sexu grina asetzen duen haragi freskoaren iturri diren mafia, gaizkile talde egituratuak eta nazioarteko neska zurien salerosketa bandak aztertzerakoan, ez dira inon datu zehatzik agertzen. Baina burdeletako modernitate eta legalitate itxuraren atzean, gordinkeria, krudeltasuna eta nazka isuritzen duen mundua agertzen da azala urratu bezain pronto.

Ogibide zaharrena inguratzen duen negozioa, esku okerren menpe gelditzen joan den heinean, aski emankorra bilakatu da. Izan ere, espainiar Estatuan urtero 5.400 milioi euroko joan-etorria sortzen dute iragarki, klubetako kontsumizioak eta proxeneten etekinak han-hemengo emakume gazteak baliatuz.

Espainiar Defentsa Ministeritzaren urteko aurrekontuaz ari gara. Erakunde publikoek eginiko azken balorazioen arabera, 450.000 pertsona omen daude espainiar kale eta klubetan sakabanaturik sexuaren industria gorpuzten. Ehun biztanleko bat. Milioi erdi sexu saltzaile hauen %6,3a gizonezkoak dira. Giggolo hauetaz gain, beste %11,5a transexualak direla diote gobernuz kanpoko erakundeek egindako inkestek.


Gehienak, brasildar, kolonbiar, errumaniar, errusiar eta asiar jatorrizkoak. Hauetariko askok neska zurien salerosketaren bidez iritsi dira gure lurraldera, gaizkile taldeek eginiko bizimodu hobe baten promezuari atsikituz.

Berri hau, internetetik hartutako da bereziki, bidasoamedia.info orrialdetik.Berri hau osos luzea denez bakarrik zati bat jarri dut bertan, beste puntu batzuk ere jorratzen ditu adibidez:Klub eta proxeneta taldeari buruz,
legerik gabeko sexua den ala ez eta gaixotasunak nonnahi. Honen jarraipena irakurri nahi baduzu, honako helbidean aurki ditzakezu: http://www.bidasoamedia.info