jueves, 20 de noviembre de 2008

LESBIANA ARABIARRAK ITZALETIK ATERA DIRA

Gizarte patriarkal arabiarrean zeinean emakumeak alaba ala ama rolak betetzea baino ez duen, eratu berri den Aswat elkartea lesbiana arabiarrak, palestinarrak zein israeldarrak, bilgune izatera igaro da.Homosexualitatearen tabuarekin hautsi ez ezik hura borroka politikorako bide bilakatu nahi duen erakunde honek ondoko leloa du: “Palestinakoak gara, Israelgoak gara emakumeak gara eta lesbianak gara”.Arabiarra bezalako gizarte batean, Aswat elkarteak duen erronka ez da edonolakoa. Familia bizitza sozialaren erdigune da han, eta inork ezin du bere homosexualitatea publiko egin familiaren sostengurik gabe. Emakume lesbiana arabiarrak rol bikoitza eramatera behartuta daude; ezkonduta daude gehienak eta isilpean mantentzen dute beren benetako izaera.
Nire ustez, berri honek munduko errealitatea erakusten digu nahiz eta, batzuetan hain gogorra izanik. Ez dut ulertzen zelan emakume hauek haien homosexualitatea isilpean edukitzea egia da, beste kultura eta lege batzuk dituela.

jueves, 13 de noviembre de 2008

ZER DA FEMINISMOA?


Feminismoa emakumeen esperientzian oinarritutako eta iraganeko eta gaur egungo erlazio sozialak kritikatzen duen teoria sozialeta praktika politikoen multzo bat da. Gehienbat, feminismoak gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasuna kritikatzen du eta emakumeen eskubideen sustapena aldarrikatzen du.


Teoria feministek sexuaren, sexualitatearen eta botere sozial, politiko eta
ekonomikoaren arteko erlazioa zalantzan jartzen du.
Buruzagi feminista asko emakumeak izan diren arren, emakume guztiak ez dira feministak eta feministak guztiak ez dira emakumeak. Feminista batzuek gizonek mugimenduko garrantzizko postuetatik at egon behar luketela uste dute, baina gehienek gizonekiko elkartasuna bilatzen dute.
Feminismoa mendebaldeko gizarteetako mugimendua izan da batik bat XX. mendean. Feministek mugimenduak gainontzeko herrialdeetan XXI. mendean eragitea espero dute.

Informazio hau "Wikipedia"tik jasota dago.